XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Prudentzio`n TXOMIN GARMENDIA.

Gipuzkoa`k leku ta gallur polit asko du.

Oietako bat Getari`ko San Prudentzio.

Agorraren 3`an billera polit bat izan zan bertan, da beraren berri ematera nijoa.

Gure sendikoak alkar ikusteko ta besarkatzeko, illeta bat gertatzea izan da biderik egokiena askotan.

Munduko legea izan arren, billera tristea; alaitasunik gabeko billera.

Zorionean, garai bateko bazkari aiek ere bukatu baiziran.

Illeta oietan geiena loratzen zaigun izketa au izaten da: - Onelako naigabe-aldietan bakarrik alkar ikusten degu.

Pentsamentu orrek bultzata, beste billera-klase batzuk ugaltzen ari zaizkigun gure artean: senditar danak bildu leku jakin batean da egun eder bat igarotzea alkarrekin.

Orrelako billera bat izan zuten Arrua`ko Uranga`tarrak, len esan dedan galdur ortan.

Tartean bi anai apaiz ere badituzte, ta zein egokiago meza santu bat ildako senditarren alde emateko ta laguntzak eskatu ta Jauna eskertzeko?.

Bazkal aurretik elizkizun ori izan gendun.

Ermitatxo polita dago San Prudentzio`n Etxeberria ta biok erri otoitzean kantatu gendun.

Zenbait katedraletan nabaritzen dan oztasuna aiñakoa bazan ango giroa.

Ermita guztiak badituzte beren grazi berexiak.

San Prudentziokoan Ama Birjinaren irudi polit bat dago eskubira, ta bere ondoan arri biribil bat.

Ama Birjiñaren irudi orri musu bat eman da arri orrekin burua igortzita, buruko miñak uxatzeko adurra omen dute.

Badakit, irakurle, askok parra egingo dutela.

Baiña estuasunean gertatuko balira nork jakin zer egingo luteken?.

Arrantzale batek esan zuna datorkit gogora: - Errezatzen ez dakikela? Joan adi itxaso aundi oietara bizimodua ateratzera ta ikasiko dek.

Meza-emaleak bukaeran esan zun bezela, mai batetik bestera aldatu giñan.

Berrogei ta amairuko taldea osatu giñan.

Bi ostatu zoragarri daude San Prudentzio`n da esango nuke beste edertasun guztiak auek edertzen dituztela.

Izan ere, alkarri lagun egiñez ederragoak gera.

Adibidez: Getari San Prudentzio`rekin dotoreago da, bakarrik baiño San Prudentzio ere bai Getari`rekin.

Alkartasun da giro ederrean pasa genitun bazkal-denbora ta ondorena.

Bazan soiñu, bertso eta dantza.

Ori bada illeta batean biltzea aiñakoa.

Agur, San Prudentzio! Agur, Uranga`tarrak! Eutsi anaitasun orri! Ea urrengo urtean talde osoa biltzeko zoriona izaten degun.

Zorigaitzean ugari dabiltz pamili-giro illunak diruz bakarrik ote, litezke izan zorion egunak?.

Inbirigarri dira benetan Uranga`tarren jardunak, arritu giñan aien ingurun eguna pasa gendunak.

San Prudentzio gallur ederra ortxe daukagu getari`n aruntz biderik ez dakienak erri orretan galdegin.

Ermitatxo bat ere badago jende askoren atsegin, buruko miñez iñor badabil orain badaki zer egin.

Egoaldiz ere bikaiña gendun Agorraren irukoa, erdi gaixorik zebillena`re sendatzeko modukoa.

Guretzat bazan alderdi pranko aberatsen gradukoa eta ez dakit nola eskertu gure Aita Zerukoa.